XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Amaren jardunei jaramon egin gabe, leihoko kristaletako iruntza kenduz, horra mutilak zur, kalean zerbait ikusi edo igartzeko gogoz.

Horretan, susmatu orduko, balkoian lo zegoen zakurra ateari erpaka eta sakadaka hasi zen.

Balkoiko atea dardaraka ikusi zutenean eta zaratak entzun, zer izan zitekeen konturatu gabe, itsu-mustuan, arnasa-hestuka, bidean bilatzen zituzten ate, aulki eta tresna guziak jo eta zapalduz, gure mutilak arin ere arin joan ziren beren gelara.

Bai laster ohera sartu eta izara artean beren buruak ezkutatu ere, arnasari eutsi ezinik, eta tuku-tuku bizkorrez kikilduta.

Amak hori ikusi eta, zirikalari, deika: - Nora doaz mukizuok, nora zoro-zoro? Nora hain gangar? Ez duzue esaten, ba, aitak eta amak ipintzen dituztela erregaluak? Zer esaten duzue orain? Hortaz gainera, igartzen bazaitue lorik egin nahi ezik zabiltzatela, ez dizue ikatzik ere botako.